• #Libération d’un #Black_Panther, Marshall “Eddie” Conway, après 40 ans de #prison. Accusé du meurtre d’un policier, chose qu’il a toujours nié. Il a 67 ans.

    Marshall “Eddie” Conway aste honetan askatu dute, kartzelan berrogeita lau urteko zigorra bete ostean.

    AEBetako Pantera Beltzak mugimenduko kidea 1970ean kondenatu zuten, Baltimoren polizia bat erail izana egotzita. Conwayk ordea, errugabe dela esan du beti.

    Atxilotu zuten momentuan Pantera Beltzak taldeko kide zen Conway. Afroamerikarren eskubideen alde lan egin zuen talde de hori FBIren jomuga nagusi izan zen 80. hamarkadan. Estatu Batuetako inteligentzia taldeak antolakundea suntsitu asmoz #COINTELPRO kontra-inteligentzia taldea jarri zuen martxan, Pantera Beltzetan infiltratu eta barnetik suntsitzen saiatzeko.

    Conwayren aurkako akusazioa polizia baten deklarazioan eta Pantera Beltzarekin zeldan hitz egin omen zuen preso baten hitzetan oinarritzen zen. Ez zegoen bestelako frogarik, ez hatz-aztarnarik.

    Mundu mailako oihartzuna izan zuen Pantera Beltzaren kasuak, eta hainbat hamarkadatan eskatu izan da Conwayren askatasuna, epaiketa justurik eduki ez zuela eta preso politikoa zela adieraziaz. “Nire epaiketak iraun zituen zazpi egunek erakusten dute estatu polizial batean bizi garela” adierazi zuen Conwayk epaiketa pil-pilean zegoenean.

    Presoaren askatasuna eskatzen zuen mugimendu zabalaren eraginez Baltimoreko udalak indultua eskatu bazuen ere, Conway COINTELPRO programa oraindik ezezaguna zenean juzgatu zuten, eta berari egotzi zioten poliziaren hilketa.

    Bizi osoko kartzela zigorra ezarri bazioten ere, Pantera Beltz ohia baldintzapeko askatasunean dago orain, 44 urteren ondoren, fiskalek kondena aldatzea erabaki baitute.

    67 urte ditu egun Marshall “Edie” Conwayk, eta behin kartzelatik aterata Friend of a Friend erakundean lanean jarraituko duela adierazi du, gazte eta ahulenei kartzelako sistema gogorrari aurre egiten laguntzeko.

    http://www.argia.com/albistea/pantera-beltzetako-kide-bat-44-urteren-ostean-aske

    https://www.facebook.com/pages/Friend-of-a-Friend/305171049527716